Hildur Guðnadóttir
Hildur Ingveldardóttir Guðnadóttir ( ) (Reykjavik, Islandia, 1982ko irailaren 4a) islandiar musikari eta musikagilea da. Klasikoan trebatu biolontxelo-jolea, Pan Sonic, Thobbing Gristle, Múm eta Stórsveit Nix Noltes, bezalako taldeekin grabatu zuen eta bira egin zuen Animal Collective eta Sunn O))) taldeekin. Bakarkako lanak ere ekoitzi ditu.Hildurrek nazioarteko errekonozimendua lortu du bere film eta telebistako partiturei esker, besteak beste, ''Sicario: Day of the Soldado'' (2018) akziozko thriller pelikulagatik eta ''Chernobyl'' (2019) HBO miniserieagatik. Azken honek Primetime Emmy saria, BAFTA Saria eta Grammy saria irabazi zituen. ''Joker'' 2019ko thriller psikologikoko filmagatik, Hildurrek jatorrizko partitura onenaren Oscar saria irabazi zuen. Jatorrizko partitura onenaren Urrezko Globoa ere irabazi zuen eta Jatorrizko musika onenaren BAFTA saria, bietan irabazi zuen lehen emakumezko bakarlari konpositorea bihurtuz. Wikipediatik informazioa lortu
1
2