El País
El País informazio orokorreko egunkari espainiar salduena da. Bulego nagusia Madrilen dauka baina edizio eta ordezkaritzak, Espainiako erkidego guztietan. Franco hil eta 5 hilabetera sortu zen eta trantsizioan garrantzi handia izan zuen.1980ko hamarkadan, Espainiako egunkari salduena bihurtu zen, ABC bigarren lekuan utzirik. Pentsamendu politikoari dagokionez, ezker moderatuaren inguruan kokatu ohi da.
Edizio estatalaz gain, edizio internazionala ere badu, Amerika Latinan inprimatu eta banatzen dena. Bestetik, edizio digitala dago, elpais.com, munduko gaztelerazko egunkaririk ikusiena da, 2016an 11.618.000 erabiltzaile baitzituen. Sare sozialetan duen presentzia ere nabaria da, Facebook-en 4.000.000 jarraitzaile ditu eta Twitter-en, berriz, 6.000.000 baino gehiago.
Hiru gizonek (José Ortega Spottorno, Jesús de Polanco eta Juan Luis Cebrián) fundatu zuten egunkaria. ''El País'' PRISA talde mediatikoaren jabetzakoa da. Wikipediatik informazioa lortu
1
Argitaratua 1998
Livre
2
Argitaratua 1999
Livre
3